Dagoeneko egindako bertso afaria eta globo aerostatikoen igoeraren bestaz gain, beste ekitaldi batzuk egiteko asmotan dira Ixkibi kanpinekoak. Larunbatean, hilak 28, esaterako, Ikatzolako Bordako Edurne Agirrezabalak Ogiyik karri etzun semia obra antzeztuko du 23:00etan. Uztailaren 5eko 16:00-etatik aurrera, berriz, mus txapelketa jokatuko da. Sari ederrak izanen dituzte lau lehenengo bikoteek.