Goizuetar bat kantxan Atanoko buruz buruko finalean

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Angel Salaberria epaile izan zen Bengoetxea-Barriola partidanAngel Salaberria epaile izan zen Bengoetxea-Barriola partidan

Aurreko zenbait alditako protagonismoa ez du izan gure herriak jokatu berri den pilotako buruz buruko finalean. Azken bost urteetatik lauretan Aimarrek ordezkatu du herria pilotaren festa haundian, eta aurtengo honen hutsegitea ongi etorri zaio Angel Salaberriari, bera izan baitzen Bengoetxea eta Barriolaren arteko partidako bi epaile printzipaletatik bat. Herri berekoak izanik, Salaberriak ez zuen finala epaitu izanen Olaizolatarren bat tartean izan baldin bazen. Epaileen erakundeko arautegiak omen dio hori.

Ikaragarrizko poza hartu omen zuen Angelek finaleko epaile izendatu zutela esan ziotenean. LEP.M Esku Pilota Enpresen Ligak dioenez, 50 urtetik goitikoak ezin dira txapelketa ofizialeko partidetako epaile izan, eta herriko albinteak 47 badauzka dagoeneko. Beraz, bere azken aukeretako baten aurrean zegoen. Gustura gelditu zen, gainera, egindako lanarekin, ez baitzuen inolako arazorik izan partidan zehar.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun