Leitzarrek ahaztuko ez duten eguna

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 23a

TTIPI TTAPA

Barriola eta Bengoetxea VI.aren arteko final haundia

Aurtengo ekainaren 15a herritarrek nekez ahantziko duten eguna izanen da. Eskupilotako piramidearen puntan dauden bi herriko semek, Abel Barriolak eta Oinatz Bengoetxeak Leitzako izena lau haizeetara zabaldu dute, Euskal Herrian zein kanpoan. Aurretiaz ere buruz buruko txapelketa herri bereko bik jokatzeko aukera izan dute, baina nekez uka daiteke aurtengo hau berezia izan dela. Partidaz gaindi, herriko eta Leitzara gerturatutakoek gogotik gozatu zuten. Arratsalde partean Donostiara abiatutako autobus andana, euriz eta malkoz zipriztindutako ongi etorri beroa edota mila lagunek festa gosez betetako kiroldegia izan daitezke sortu zen giroaren adibide. Egun batzuetako atsedenaren ostean, bi heroiek udako birari ekin diote. Udako lehen lehiaketa nagusia Sanferminetako torneoa izanen da. Ikusteke egonen da, Labrit pilotalekua leitzarrez topera hornitzen den.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun