69 enpresa, saltoki eta era guztietako entitateek eskuratu dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria Leitzaldean. Orain dela bost urte eman zioten hasiera euskararen normalizaziorako Bai Euskarari Akordioari, eta geroztik urrats esanguratsuak eman dituzte. Horren harira, «konpromisoaren bitartez egunerokoan eragiteko urtez urte ematen diren urratsak oso garrantzitsuak direla», esan zuen Rober Gutierrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak hilaren 7an egindako Ziurtagiriaren banaketa ekitaldian. Leitzan, herriko eta Aresoko Ziurtagiriak banatu ziren.