Ostalaritzako manipulatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa eginen da Leitzan

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 18a

Uztailaren 2an antolatu du Cederna-Garalur erakundeak

Cederna Garalur Elkarteak eta Nafarroako Ostalarien Elkarteak antolatuta, ostalaritzako manipulatzaile txartela eskuratzeko ikastaroa eginen da Leitzan uztailaren 2an. Ikastaroa Erleta Eskolan eginen da, 16:30etik 20:30era eta 30 euro ordaindu beharko dira horretarako.

Izen ematea ekainaren 26a baino lehen

Izena emateko epea ekainaren 26an, ortzegun honetan, bukatuko da. Bitartean, parte hartu nahi izanez gero, 948 625122 telefonora deitu beharko da, 9:00etatik 14:00etara. Gisa berean, diru-sarrera Banco Vasconiako kontu honetan egin beharko da, hilaren 26a baino lehen: 0095 4675 75 0600074708. Egun horretatik aitzinera, deitu egin beharko da lekurik ote dagoen jakiteko.

Gehienez 25 lagun, guttienez 15

Gehienez 25 lagunentzako lekua izanen da ikastaroan, eta guttienez 15 beharko dira ikastaroa hasteko. Ikastaroa egindakoan, manipulatzaile txartela eskuratzeko ezinbertzekoa izanen da Nortasun Agiria eta boligrafoa eramatea. Horrez gain, aipatu, ikastarora berandu iristen denak ezin izanen duela ikastaroa egin eta, ordaindutakoa ez zaiola itzuliko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun