Iazkoa aurten errepikatu egin da. Maiatzaren 24an Goizuetako hainbat guraso eta haurrek Aranorainoko oinezko bidaia egin zuten. Nahiz eta dudako eguraldia izan ez zuten umorerik falta izan goizuetarrek 30 ume hartu eta bidea egiteko eta gustura gainera. San Roke elkartean bazkaldu ondoren autobusez bueltatu ziren herrira.