Joan den urtean pentsatutako proiektua aurten jarri dute martxan eskolako irakasle eta ikasleek. Eskolako eremuan eta Udalak utzitako lur zati bati itxitura eginda, baratza bat zabaldu dute. Lehenbiziko urratsean Haur Hezkuntzakoak aritu ziren lanean eta geroago Lehen Hezkuntzakoak ere proiektuan sartu dira. Aurtengo gaia elikagaiak zein landareak hazietatik nola sortzen diren izan da, zainak nola hazten diren egunero eta abar. Hortik hasita, elikagaiekin eskolan denda txiki bat egin eta jolastuz eta ikasiz irakurketa, idazketa eta matematika landu dituzte.