Maiatzaren 29an Xalto eskolako ikasleak, gurasoak eta irakasleak elkarlanean aritu ziren. Bigarren hiruhilabetean, ikastetxetik deia egin zitzaien gurasoei gai desberdinei buruz zekitena elkar-trukatzeko, eta halaxe egin zuten. Herriko etxeen, lanbideen eta herriko historiari buruzko hiru hitzaldi antolatu ziren. Hitzaldien ondotik ikasleek zikloz-zikloz jasotakoari buruz lantxoak egin zituzten eta denen artean historiaren trena deitu dutena osatu zuten, historiaurretik hasi eta gaurdainoko kontuekin.