Eskolaren 25. urtemuga ospatuko da larunbat honetan

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Dantzak, bertsoak, erakusketa, eta musika emanaldiak izanen dira

Andres Narbarte Xalto eskola publikoa orain dela 25 urte inauguratu zen, eta merezi bezalako festa antolatu dute eskolakoek beraiek larunbat honetarako, hilak 14.

12:00etan hasiko dira aktuaren barreneko ekitaldi ezberdinak. Umore Ona Dantza Taldea, bertsolari gaztetxoak, argazki erakusketak eta abarrek osatuko dute lehenengo zatia. Ondoren, 14:30ean, herri bazkaria izanen da. Sabelak bete eta zintzurrak berorutakoan musikak eta kantuak hartuko du bere lekua, aurrena Musika Eskolako ikasleen ikasturte bukaerako ohiko kontzertuarekin, eta ondoren, bazkaltiar guztien parte-hartzearekin eginen den emanaldiarekin. Aipatutako guztia eskolako frontoian eta atarian burutuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun