Musika Eskolako matrikulazio kanpaina

TTIPI TTAPA 2008ko ekainaren 6a

Aralar Musika Eskolak datorren ikasturteko matrikulazio kanpaina abian jarri du. Ekainaren 20an amaituko da izen emateko epea. Interesatu orok udaletxera joan beharko du.

Eskaintzari dagokionez, heldu eta gazteei zuzendutako eskaintza zabala izanen da, eta berrikuntza bat ere bai tartean: 7 urtetik gora dituzten haurrek ere musika tresna jotzen ikasteko aukera izanen dute.

Argibide gehiagorako 948 505589 telefonora, www.aralar.org web orrialdera edota udaletxera joan edo hots egin daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun