EAE-ANVren aldeko sei botorekin eta gainerako alderdikoen bost abstentziorekin, maiatzaren 30ean onartu zen 2008rako aurrekontua. Hiru milioi pasako aurrekontua izanen du Udalak —3.271.777,66 euro–, eta inbertsio errealetarako 827.209 aurreikusi dira. Kopuru horretatik zati haundi bat abeltzaintzako azpiegituretara bideratuko da: 300.000 euro.
Horrez gain, 100. 000 gastatuko dira mendian; udaletxean igogailua jartzen 90.000 euro joanen dira; kaleko moldaketa lanetan 30.000; eskolan berogailua paratzen 110.000 euro; igerilekua konpontzen 120.000 euro eta markesinetan 12.000 euro.
Gainerakoan, mantenimendu lanetara 1.061.722 euro bideratuko dira; eta mankomunitateei eta herriko hainbat entitateri ematen zaizkion laguntzetan 334.400 euro.