Aurten ere, Aranoko jaien bueltan antolatu dira pala eta esku pilota txapelketk. Izen ematea zabalik dago dagoeneko eta herriko tabernetan egin daiteke. Epea ekainaren 8an itxiko da eta parte hartzeko 12 euro ordaindu beharko dira. Emakumezkoak palaz, eta gizonezkoak palaz eta eskuz aritu ahalko dira, beti ere bikoteka. Partidak frontoian jokatuko dira –eguraldiak laguntzen badu— ekainaren 14tik aurrera eta finalak uztailaren 26an jokatuko dira herriko Santio festen egitarauaren barruan. Parte hartzeko ezinbestekoa da pilotariak federatu gabeak izatea. Animatu eta parte hartu!