Mikel Elizegik larunbat gauetan ETB1en aurkezten duen Ordu Txikitan saioan egon dira berriki Mikel eta Ainhoa Nieto aita-alaba aresoarrak. Gurasoek euren seme edo alabarekin parte hartzen duten lehiaketan parte hartu dute, eta ez hori bakarrik, Frantziako Futuroscope parkera bidaia ere irabazi baitute. Gure aldetik, zorionak eman beharrean gaude!