Herriko Etxean, idazkariaren bulegoa eta orain arte artxiboa bezala erabiltzen zen beste bat zaharberritzen ari dira. Margotu, zolaberritu eta altzari berriekin apainduko dute. Gisa berean, idazkariaren bulego ondoan dagoen gela zerbitzu anitzetarako erabiliko da aurrerantzean; entzulerik ez dagoen batzarretarako, edo alkatearekin bilerak egiteko, adibidez. Bitxikeria gisa, aipatu, artxiboa tokiz aldatuko denez, leku aldaketa lanetan ari zirela, liburu zahar bat topatu zutela langileek, 1600.urtekoa, hain zuzen.