Espaniako Hezkuntza Ministerioak Nafarroako eta beste autonomia erkidegoetako Hezkuntza Departamenduekin antolatzen duen Eskola Ibiltariak programaren barne, Andaluziara joan dira 5. eta 6. mailako ikasleak, zehazki Granadara eta Almeriara. Ituren eta Aresokoak elkarrekin joan dira eta ekainaren 2ra arte han egonen dira, Tarragonako eta Madrilgo taldeekin. Besteak beste, Granada eta Almeria hiriak, Alhambra, El Ejidoko negutegiak, basamortua, lorategi botanikoa, Mojacar eta hondartzak bisitatuko dituzte.