Argazki erakusketa

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Herriko eskolaren 25. urteurrenaren festaren barne, argazki erakusketa antolatzea bururatu zaie Xaltokoei. Horretarako, ekainaren 9rako Eva anderenoak jasoa izan beharko du materiala. Beraz, ikasleei, ikasle ohi, guraso, guraso ohi eta edozein herritarrari deitzen zaie lerro hauen bidez, gaiarekin zerikusia duten argazkiak Evari eman diezazkioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun