Lesakako Udal Musika Bandaren emanaldia antolatu dute Udalak eta Umore Onak igande honetarako, ekainak 1. Zizkuitz txarangaren garaietatik herrian hagitz ezaguna den Mikel Iriartek zuzenduko du kontzertua. Joakin Ortega Kanariok Xabier Berroetaren omenez konposatutako piezaren berri jaso zenean sortu zen kontzertua herrian antolatzeko asmoa. Iriarteren esku jarri zuen Kanariok pieza berria eta igande honetan ezagutzeko aukera izanen dute herritar guztiek. 12:45etik aurrera kalejiran ibiliko da banda herrian, eta 13:00aren bueltan izanen da kontzertua plazan.