Aurrerako pilotariak Herriarteko Txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 28a

Argazkiak: Aurrera Pilota Elkartea TTIPI TTAPA

Aurten ere Nafarroako Herriarteko Txapelketan parte hartzen ari da Aurrera Pilota Eskola. Dagoeneko hainbat dira jokatutako partidak. Maiatzaren 17an Iruñaren aurka jokatu zuten. Alebin mailan, Sagastibeltza Lasartek eta Garziarenak 5 eta 18 irabazi zuten; infantiletan, Igartua eta Hernandorenak 18 eta 2 galdu zuten; gazteen mailan Jaunarena eta Sagastibeltzak 12 eta 22 irabazi zuten eta maila nagusian Lansalot eta Iriartek 22 eta 8 galdu. Hurrengo partida Irurtzunen kontra jokatu zuten. Alebinetan 18 eta 0ko emaitzarekin gailendu ziren leitzarrak; infantiletan, ordea, 3-18 galdu zuten. Gazteetan, garaipena herritarrentzat izan zen, baina ez maila nagusiko partida, 8 eta 22 galdu baitzuten Lansalot eta Iriartek. Lehengo astean Donezteberen aurka jokatzekoa zuten, baina lerro hauek idazterakoen ez genuen emaitzen berririk. Argazkia Irurtzunen kontra jokatutako norgehiagokakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun