Euskaraz Bai ekitaldia eginen da ekainaren 7an Zinean

TTIPI TTAPA 2008ko mai. 28a, 11:35

Areso eta Leitzako eragileak bilduko dira, 17:00etatik aurrera

Kontseiluak antolatuta, 2008ko Euskaraz Bai ekitaldia ekainaren 7an izanen da. Kontseilua sortu zenetik 10 urte bete dira aurten, eta hori dela eta, Bai Euskarari izeneko programak, Euskaraz Bai izendapena hartu du. Ekainaren 7ko ekitaldia 17:00etan hasiko da Zinean. Protagonistak Leitza eta Aresoko eragile desberdinak izanen dira, eta besteak beste, proiekzio bat, Xabier Mendigurenek eskainitako hitzaldia eta Aurrera Kirol Elkarteko dantzariak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun