Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren barnean, Leitza eta Doneztebe arteko lehia izanen da ortziral arratsaldeko 18:30etik aitzinera Leitzako Amazabal pilotalekuan. Lau partidetatik hiru ordu horretatik aurrera jokatuko dira, baina lehenbiziko partida, jubenil mailakoa, ostegunean bertan, maiatzaren 22an jokatuko da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Partida honetan, Leitzako Ander Igartua eta Jon Jaunarenak, Doneztebeko Gaizka Bendoiro eta Ugutz Zelaietaren contra jokatuko dute. Ostiraleko partidei dagokienez, alebin mailan, Leitzako Mikel Sagastibeltza Lasarte eta Ander Gartziarena, Doneztebeko Josu Mitxeo eta Xabier Saldiasen kontra ariko dira. Infantil mailan, Leitzako Xabier Jaunarena eta Anartz Olanok, Doneztebeko Irail Zestau eta Josu Telletxea izanen dituzte arerio eta nagusien kategorian, azkenik, Leitzako Aritz Sagastibeltza eta Mikel Iriarte, Doneztebeko Aritz Anguita eta Joseba Madariagaren kontra ariko dira.
Aurrerako pilotarien agenda
Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek beste hainbat partida izanen dituzte asteburu honetan. Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, bi partida jokatuko dira larunbat goizeko 10etatik aitzinera Amazabal pilotalekuan. Lehen mailako infantiletan, Aurrerako Joxerra Aldaregia eta Mikel Hernandorena, Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira eta bigarren mailako kadetetan, Aurrerako Ander Igartua eta Martin Etxeberria, Uharteko bikotearen kontra. Etxetik kanpo ere bi partida izanen dituzte Nafarroako Kirol Jolasen barrenean. Burlatan, larunbat goizean, lehen mailako alebinen kategorian, Aurrerako Mikel Sagastibeltza eta Oier Igartua Zugarraldeko bikotea izanen dute arerio eta Lizarran, hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Iker Sagastibeltzak eta Ibai Azurmendik San Migueleko bikotearen kontra jokatuko dute.
Elgeta eta Lizarra
Elgetako txapelketan, 22 urtez beheitiko kategorian, Jon Jaunarena leitzarrak Amantegiren kontra jokatuko du ostiralean. Lizarrako txapelketan, berriz, igande goizean partida izanen dute Aurrerako lau bikotek: alebin mailan Asier Gil eta Ander Escudero, Sagastibeltza Lasarte eta Igartua eta Sagastibeltza Egues eta Gartziarena ariko dira eta infantil mailan, Aldaregia eta Xabier Jaunarena.
Imanol Mitxelena eta Joseba Madariaga aranztarrak Abadiñon
Errekako pilotariei dagokienez, Imanol Mitxelena eta Joseba Madariaga aranztarrek txapelketa bikaina jokatu dute Abadiñon. Final laurdenetan 22 eta 16 irabazi zieten Salaberria eta Iriarteri, baina finalerdietan galdu egin zuten 20 eta 22, Gasteizko Alvarado eta Castilloren kontra.