Herriarteko pilota txapelketako kanporaketa orekatua jokoan dute Leitzak eta Irurtzunek

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 13a

Amazabalen bina partida irabazi zituzten eta 5 tantuko aldea du Irurtzunek

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako kanporaketa jokoan dute Leitzak eta Irurtzunek. Larunbatean, Amazabal pilotalekuan jokatutako lau partidetatik bina irabazi zituzten bi herrietako ordezkariek. Alebin mailan, Leitzako Sagastibeltzak eta Gartziarenak 18 eta 0 irabazi zieten Irurtzungo Zudaire eta Ustarrozi. Infantil mailan gauzak aldatu ziren eta Igartua eta Hernandorena leitzarrek 3 eta 18 galdu zuten Irurtzungo Idoate eta Berazaren kontra. Jubenil mailan, Leitzako Jaunarenak eta Sagastibeltzak 22 eta 16 irabazi zieten Irurtzungo Zabaleta eta Galartzari eta nagusien mailan, azkenik, Leitzako Lansalot eta Iriartek 8 eta 22 galdu zuten Irurtzungo Lazkoz eta Otxotorenaren kontra. Gauzak honela, itzulerako partiden esperoan, bina partida irabaziak dituzte bi herriek, baina Irurtzunek 5 tantuko aldea dauka bere alde.

Bi finalak galdu

Beste aldetik, Aurrerako pilotariek bi final handi jokatu dituzte asteburu honetan, baina ez dute suerterik izan. Laudion, jubenil mailako GRAVN txapelketaren finalean, Aurrerako Jon Jaunarenak eta Bergerak 17 eta 22 galdu zuten Arabako Rico eta Merinoren kontra. Zaramagako txapelketako alebin mailako finalean, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Xabi Anduezak 5 eta 18 galdu zuten Altuna eta Iribarriaren kontra. Lizarrako txapelketan, benjamin mailan 8 eta 18 galdu zuten Ander Alduntzin eta Aimar Gilek. Alebin mailan, aldiz, Ander Eskuderok eta Asier Gilek 18 eta 11 irabazi zuten

Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Leitzan jokatutako bi partidak irabazi zituzten Aurrerako pilotariek. Hirugarren mailako alebinetan, Iker Sagastibeltzak eta Ibai Azurmendik 18 eta 7 irabazi zioten Esteribarko bikoteari eta bigarren mailako kadetetan, Martin Etxeberriak eta Xabier Jaunarenak 22 eta 8 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari.

Etxetik kanpo, hiru partida galdu eta bakarra irabazi zuten Aurrerako pilotariek. Lizarran, bigarren mailako infantiletan, 18 eta 10 galdu zuten Xabier Erasok eta Ibai Gilek San Miguel elkarteko bikotearen kontra. Atarrabian, bigarren mailako alebinetan Beti Onak elkarteko pilotarien kontra jokatutako bi partidetan gozotik eta gazitik izan zen Aurrerarentzat, Ander Eskuderok eta Josu Zabaletak 18 eta 15 galdu zuten, baina Julen Goikoetxeak eta Lenitz Galartzak 14 eta 18 irabazi. Zubirin, azkenik, bigarren mailako benjaminetan, 18 eta 7 galdu zuten Beñat Altzelai eta Joanes Illarregik Esteribarko bikotearen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun