2008an 488.525 euroko aurrekontua izanen du Udalak. Diru-sarrerei dagokienean, honela geratu dira kontuak: zuzeneko zergen bidez 84.100 euro jasoko dira; zeharkako zergekin 20.300 euro; tasak, prezio publikoak eta beste sarrerekin 14.900 euro; transferentzia arruntekin 44.700 euro; ondareko sarrera eta aprobetxamenduekin 7.950 euro; kapital transferentzia eta beste sarrerekin 256.500 euro eta finantza-pasiboekin 60.075 euro.
Gastuetan, berriz, langileen lansarietan 58.650 euro joanen dira; ondasun arrunt eta zerbitzuetako gastuetan 42.615 euro; transferentzia arruntekin 27.860 euro eta inbertsio errealetan 359.400 euro.