Iertz handiko parajean, sutarako egur loteak markatu dituzte. Egun bat izendatu zuten egur loteak ateratzeko eta bertara azaldu ziren orok atera dezakete haien zenbakia. Eskatzen zen bakarra iazkoa ekarria izatea zen. Orain dela urte batzuk ere loteak markatu zituzten inguru horretan, baina orduan goikaldean izan zen, eta aurtengoan, berriz, pistaren behekaldean.