Txino auzoko festak

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Argazkiak: Naiara AROTZENA TTIPI TTAPA

Urteko jai handienen zerrendaren barrenean leku propioa egin du Txinoko festak. Aipatu beharrekoa da, bezperako Zubiondoko mus txapelketan hogei bikotek parte hartu zutela eta Jon Apezetxea eta Aitor Apezetxea izan ziren zapeldunak, J.R. Iribarren eta Javier Zabalari finala irabazita. Bezperan ongi hasitakoa larunbatean borobildu zen: ia 300 lagun herri bazkarian, ekitaldi guzietan jendearen parte-hartze handia, gaugiro paregabea… Maria Jose Osak bota zuen eguerdian altxaferoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun