Wi-Fi zerbitzua doan Herriko Etxean

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Hasiera batean udaletxeko lan orduetan eskainiko da zerbitzua

Ordenagailu portatil baten jabe guztiek kablerik gabeko Interneterako konexioa (Wireless edo Wi-Fi) doan jasotzeko aukera dute orain dela egun batzuz geroztik Herriko Etxean. Ganbara erabili ahal izanen dute herritarrek horretarako.

Udaletxeko lan ordutegiaren barrenean bakarrik eskaintzen da zerbitzu hau oraingoz. Dena den, gai honi buruzko plangintza askoz zabalagoa aurkeztu dio Udalak Nafarroako Gobernuari eta epe motz samarrean erantzun ona jasoko dutelakoan omen daude, alkateak esan zigunez. Eskakizuna gauzatzen denean, bizpahiru ordenagailu egonen omen dira Ganbaran edo Herriko Etxeko beste gelaren batean, edozeinen esku, askoz ordutegi erosoagoarekin gainera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun