Bide Berdeen Egun arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

TTIPI TTAPA

Antolatzaileen aurreikuspenak gaindituz, ehunka lagun bildu ziren maiatzaren 4an, Bide Berdeen Egunean. Zazpigarren edizioa zuen Plazaolako Partzuergo Turistikoak ospakizun hau antolatzen zuela, aldi honetan Udalaren laguntzarekin. Goizetik, hainbat txirrindulazale eta oinezko ibili ziren garai bateko Plazaolako trenbidetik. Izan ere, egun honen helburua garai bateko trenbideak berreskuratzea eta bide berdeak bultzatzea da. Ibilaldien ondotik, plazan bildu zen jendea eta pintxoa eta edariak izan zituzten indarrak berreskuratzeko. Eguerdian pailazoen emanaldiarekin gozatu zuten txikienek. Adagio soka laukoteak ere musika kontzertu ederra eskaini zuen Karrapen. Berrikuntza gisa, zonaldeari eta herri kirolei buruzko bi proiekzio eskaini ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun