Hasi da 2008ko herriko kuadrilen arteko Eskolatako Futbol Txapelketa. Aurtengoan, 10 taldek eman dute izena. Guztiek elkarren aurka jokatu beharko dute lehen fasean. Okerrik ezean, partidak larunbat arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira. Antolatzailen arabera, txapelketa pesta aurreko asteburuan amaituko da.