Leitza, Goizueta eta Aresoko Guraso Elkarteak eta Gizarte Zerbitzuek antolatuta, apirilaren 26an, Haur, Guraso eta Irakasleen IX. Topaketa egin zen Leitzan. Eguraldia lagun, eguna antolatzaileek espero moduan igaro zen. Herri desberdinetako guraso eta haur asko izan ziren ekitaldira gerturatu zirenak. Goiz partean, jokuetan parte hartu zuten txikiek. Honekin batera, haurrek aurretiaz prestatutako dantza batzuk ere eskaini zituzten. Ondotik, Erleta Eskolako jolastokira joan ziren, elkarrekin bazkaltzera. Arratsaldean ere jolasean ibili ziren.