Maiatzaren 17tik 25era izanen da Aste Kulturala

TTIPI TTAPA 2008ko maiatzaren 12a

Asteburu honetan Euskal Kantuen Topaketa eginen da.

Maiatzaren 17an hasiko da 2008ko Aste Kulturala, eta urtero bezala ekitaldiz beteta heldu da. Aipatu, Kultur Taldeak Aste Kulturala tarteko, logotipo lehiaketa bat antolatu berri duela. Honekin, Kultur Taldeak irudi berri bat izanen du eta orain arte Aste Kulturaleko foiletoetan egon ohi zen Picassoren Gernika obraren irudiaz gain, beste irudi bat ezarriko du.

Maiatzak 17 eta 18, larunbata eta igandea
Euskal Kantuen Topaketa. Askoren artean, Anje Duhalde, Benito Lertxundi eta Gorka Urbizu egonen dira. Hauek hitzaldi eta kantu saioak eskainiko dituzte.
Maiatzak 19, astelehena
20:00etan, Aurreran.
Oreka Txren hitzaldia.

Maiatzak 20, asteartea
20:00etan, Aurreran.
Arantzadi Elkarteko Txintxurrietaren eskutik megalitoen inguruko hitzaldia.

Maiatzak 21, asteazkena
20:00etan, Aurreran Merkataritza justuaren inguruko hitzaldia.
Solasaldiaz gain, gaiarekin lotura daukaten hainbat produktu dastatzeko aukera izanen da.

Maiatzak 22, osteguna
20:00etan, Aurreran Txente Rekondo hizlararen eskutik, globalizazioari buruzko solasaldia.

Maiatzak 23, ostirala
15:00etan, zinean
Angel magoaren magia ikuskizuna.
18:30ean, herriko plazan Jo Tta Kun taldearen eskutik txalaparta ikastaroa eta erakustaldia.

Maiatzak 24, larunbata
10:30ean plazan
Xiba jokoak.
Ondoren, Karrapen herri bazkaria.
19:30ean San Migel Parrokian organo kontzertua.

Maiatzak 25, igandea
Herriko plazan artisau azoka eta ehotzirien bilkura.
19:30ean, zinean Katamalo ikuskizuna.

Bertzalde, aste guztian udaletxeko areto nagusian hainbat erakusketa ikusteko aukera izanen da: merkataritza justuaren inguruko objektuak, ihoteetako sonbreroak, Maite Biurrarenaren lan batzuk...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun