Joan den asteburua aski emankorra izan zen Aurrerako pilotarientzat. Larunbatean Gasteizko Mendizorrotza pilotalekuan jokatu ziren GRAVN txapelketako finalak eta emakumezkoen pala txapelketan, Aurrerako Iera Agirre eta Maite Urtasun txapeldun suertatu ziren finalean Arabako bikoteari 30 eta 11 irabazita.
Zaramaga, Lizarra, Elgeta…
Beste aldetik, Zaramagako txapelketan, alebin mailako finala jokatuko dute Aurrerako Mikel Sagastibeltza Lasartek eta Xabi Anduezak, finalaurrekoan 18 eta 5 irabazi baitzieten Laso eta Bakaikoari. Lizarrako txapelketatik ere albiste onak Leitzako pilotarientzat. Infantil mailan, Joxerra Aldaregiak eta Xabi Jaunarenak 18 eta 3 irabazi zuten eta alebin mailan, Xabier Zubiria eta Ander Gartziarenak 18 eta 9 irabzi zieten Iturbe eta Peñari. Uharteko txapelketan ere, infantil mailan emaitza ederra lortu zuten Anartz Olanok eta Xabi Anduezak, 18 eta 14 irabazita. Elgetako txapelketa entzutetsuan beste urrats bat eman zuen Jon Jaunarenak eta jubenil mailan 22 eta 3 irabazi zion Iribarreni
Nafarroako Kirol Jolasak
Nafarroako Kirol Jolasen barrenean zenbait partida jokatu ziren larunbat goizean Leitzako Amazabal pilotalekuan. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Ander Alduntzin eta Aimar Gilek 12 eta 18 galdu zuten Paz Zigandako bikotearen kontra. Bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Ander Eskuderok eta Josu Zabaletak 18 eta 1 irabazi zioten Esteribarko bikoteari, baina Julen Goikoetxea eta Lenitz Galartzak 4 eta 18 galdu zuten. Bigarren mailako infantiletan, Aurrerako Xabier Eraso eta Ibai Gilek 18 eta 8 irabazi zioten Mendillorriko bikoteari.
Etxetik kanpo ere zenbait partida jokatu zituzten Aurrerako pilotariek. Irurtzunen, bigarren mailako kadetetan, martin Etxeberriak eta Xabier Jaunarenak 20 eta 22 irabazi zioten Irurtzungo bikoteari. Lizarran, aldiz, hirugarren mailako alebinetan, 18 eta 15 galdu zuten Iker Sagastibeltzak eta Ibai Azurmendik San Miguel elkarteko bikotearen kontra eta Uharten, bigarren mailako infantiletan, Markel Barriolak eta Jon Iparrak 18 eta 14 galdu zuten Aralar Mendiko bikotearen kontra.