Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatu zituzten Leitzako Aurrerako pilotariek

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 29a

Leitzako Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu dituzte aste hondarrean. Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, apirilaren 26an, larunbat goizean, hainbat partida jokatu ziren Leitzako Amazabal pilotalekuan. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Joanes Illarregik 9 eta 18 galdu zuten Errekako bikotearen kontra. Hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Eraso eta Oinatz Mariezkurrenak 18 eta 7 irabazi zioten San Migueleko bikoteari eta Ibai Azurmendi eta Iker Sagastibeltzak 18 eta 9 Paz Zigandako bikoteari. Lehen mailako alebinetan, berriz, galdu egin zuten Aurrerako bi bikoteek: Asier Gil eta Iñaki Saralegik 7 eta 18 Zugarraldeko bikotearen kontra eta Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak 13 eta 18 Oberenako bikotearen kontra. Bigarren mailako infantiletan, Xabier Eraso eta Ibai Gilek 18 eta 1 irabazi zioten Aralar Mendiko bikoteari eta lehen mailako infantiletan, Anartz Olano eta Joxerra Aldaregiak 11 eta 18 galdu zuten Huarteko bikotearen kontra. Bigarren mailako kadetetan, azkenik, Martin Etxeberria eta Xabier Jaunarenak 22 eta 8 irabazi zioten Noaingo bikoteari.

Etxetik kanpo

Etxetik kanpo ere jokatu zituzten Kirol Jolasetako partidak Aurrerako pilotariek. Bigarren mailako alebinetan, Burlatan 18 eta 2 galdu zuten Ander Eskuderok eta Josu Zabaletak, Zugarraldeko bikotearekin, baina Iruñan 7 eta 18 irabazi zioten Julen Goikoetxea eta Lenitz Galartzak Oberenako bikoteari.

Beste txapelketak

Zaramagako txapelketan, alebin mailan, Aurrerako Mikel Sagastibeltzak eta Anduezk 18 eta 5 irabazi zieten Iturbe eta Peñari. Lizarrako txapelketan ere bi garaipen lortu zituzten Asier Gil eta Ander Eskuderok alebin mailan eta Aimar Gil eta Ander Alduntzinek benjamin mailan. GRAVN txapelketan, Errenterian jokatutako jubenil mailako partidan, Aurrerako Jon Jaunarenak eta Bergerak 22 eta 14 irabazi zioten Bizkaiako bikoteari. Jon Jaunarenak, aldiz, ezin izan zuen garaipenik lortu jubenil mailako Teledonosti lau terdiko txapelketako laugarren edizioan. Mendinuetak 22 eta 21 irabazi zion.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun