Beste hainbat herrietako udalekin batera, Aresokoak ere erregistro zibilak informatizatzeko akordioa sinatu du Nafarroako Gobernuarekin. Horrela, informatikari esker, eskuz egin beharrean, erregistro zibileko edozein motatako agiriak edozein tokitatik lortu ahal izanen dira, mugitu gabe. Apirilaren 9an sinatu zuen Udalak hitzarmena Arano, Goizueta eta Leitzako udalekin batera, Irurtzunen egindako ekitaldian.