2008. urteari begira, eskaera berriak prestatu ditu Udalak Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Departamentuari egiteko. Horien barnean bat garrantzitsua eta azpimarratzekoa da. Eluseder industrialdean ur depositua jarri dute eta bertatik ura harzea eskatu nahi da Otarre parajerako. Izan ere, bertako baserri eta etxeek euren aldetik hartu izan dute ura mendiko iturritik eta neurri horren bitartez, bide hori alde batera utzi eta ura depositutik hartu nahi da.