Natur Bideen Eguna igandean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak antolatuta, Natur Bideen Eguna eginen da igande honetan, maiatzak 4. Plazaolako natur bidea ezagutzeko ibilbide ezberdinak proposatu dituzte, luzeera eta irteera diferentekoak. 10 eta 14 kilometroko ibilbideak izanen dira aukeran, eta 9:30etik 10:30era bitartean abiatuko dira Leitzako Plazaola Geltokitik. Horrez gain, pailazoak, kontzertuak, ikus-entzunezkoak eta luntxa izanen dira 12:00etatik aurrera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun