Abdelfettah Lovasadirentzat 30.edizioa

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Argazkia: Naiara GARTZIA TTIPI TTAPA

Apirilaren 20an jokatu zen Leitzako Herri Krosaren 30. edizioa. Eguraldia nahikoa lagun izan arren, Euskal Herri zabalean izandako bestelako kirol ekitaldiak tarteko, pasa den edizioan baino parte hartzaile gutxiago gerturatu ziren. Halere, karriketan egon zirenek ederki gozatu zuten. Aurtengo garailea, 32:22ko denborarekin, Abdelfettah Lovasadi izan zen. Bere atzetik Boulame Jaquad eta Raul Amatriain sailkatu ziren. Senior mailako lehen herritarra 35:59ra helmugaratu zen, Fernando Irazoki, hain zuzen. Damei dagokienez, Aich Banik lortu zuen garaipena. Marta Muñoz eta Maika Ariztegik bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten. Lehen herritarra Garbiñe Hernandorena izan zen. Aipatu, aurtengoan ere parte hartzaileek ezin izan dutela Andres Perezek orain urte batzuk ezarritako 29:49ko marka hobetu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun