Mikel Nieve Orbea taldeko txirrindulariak hasiera ezin hobea izan du profesional mailako lehen denboraldian. 23 urteko leitzarrak Valentziako Itzulia eta Gaztela-Leongo Itzulietan ondo ibili ostean, lanik nabarmenenak Frantziako Loir et Chairko Itzuliko etapa batean lortutako 7. postua, Zornotzako Udaberri Sariko 12. postua eta Miguel Indurainen omenez egin ohi den sariketan lortutako 14. postua izan dira.