Zabalik da XVI. Eskuz Binakako Plazako Pilota Txapelketan parte hartzeko epea. Maiatza erdialdean hasiko da eta parte hartu nahi izanez gero, Plaza Auto-Eskolan edota 635 714237 telefono zenbakian eman beharko da izena. Epea maiatzaren 3ko arratsaldeko 8ak arte dago irekia. Baldintza bakarrak 15 urte baino gehiago edukitzea eta bikoteko 15 euro ordaintzea dira.