Euskal Kantarien III. Topaketa maiatzaren 17an eta 18an herrian

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 28a

Anje Duhalde, Benito Lertxundi eta Gorka Urbizuk parte hartuko dute

Nondik gatoz eta nora goaz lemapean Euskal Kantarien III. Topaketa Leitzan eginen da maiatzaren 17an eta 18an. Egitarau zabala prestatu du Euskal Kantuzaleen Elkarteak.

Maiatzak 17, larunbata

10:30ean Zinean, Anje Duhalderekin Euskal kantagintzaren historia, hitzez eta kantuz.
12:00etan Topaketa.
14:00etan Bazkaria.
16:30ean Atakabeltzen, kantuak prestatzeko tartea.
18:00etan perkusio ikastaroa, Oskar Estangarekin.
20:00etan kantu-jira.
21:30ean afaria.

Maiatzak 18, igandea

10:30ean kantuak prestatzeko tartea.
12:30ean zinean, Euskal kantuaren lehena, oraina eta geroari buruz mahai-ingurua. Benito Lertxundi eta Gorka Urbizurekin.
14:30ean Bazkaria
16:00etan kantuak prestatzeko tartea.
18:00etan Zinean, partehartzaileen emanaldia eta agurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun