Jon Jaunarena leitzarrak, Nafarroa ordezkatzen du GRAVN txapelketan, jubenil mailako buruz buruko kategorian. Larunbatean, apirilaren 19an, Gasteizen jokatutako partidan 22 eta 6 irabazi zion Arabako ordezkariari.
Espainiako binakako txapelketan, jubenil mailan, bi bikote nafarren arteko partida jokatu zen Adarragan. Aritz Sagastibeltza leitzarrak eta Ladis Galartzak 10 eta 22 galdu zuten Asier Galartza eta Jose Javir Zabaletaren kontra.
Lizarrako txapelketan, infantil mailan, Aurrerako Mikel Onsalok eta Ibai Gilek 18 eta 4 irabazi zieten Gorospe eta Agirreri.
Emakumeen paleta gomazko GRAVN txapelketan, 22 urtez beherako kategorian, Iera Agierre leitzarrak eta Maite Urtasunek 30 eta 26 irabazi zioten Arabako bikoteari.
Nafarroako Kirol Jolasak Amazabalen
Nafarroako Kirol Jolasak Leitzako pilotari ttikienek Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartu zuten. Larunbat goizean, Amazabal pilotalekuan jokatutako partidetan garaipen bakarra eskuratu zuten etxeko pilotariek. Bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Beñat Altzelai eta Joanes Illarregik 13 eta 18 galdu zuten Paz Zigandako bikotearen kontra eta Aurrerako Ander Alduntzin eta Aimar Gil-ek 6 eta 18 galdu zuten Aralar Mendiko bikotearen kontra. Bigarren mailako alebinetan, berriz, Aurrerako Ander Eskuderok eta Josu Zabaletak 16 eta 18 galdu zuten Huarteko bikotearen kontra eta leitzarren garaipena Julen Giokoetxeak eta Lenitz Galartzak lortu zuten, San Miguel taldeko bikoteari 18 eta 15 irabazita.
Baita etxetik kanpo ere
Etxetik kanpo emaitza hobeak lortu zituzten Aurrerako pilotariek. Zubirin jokatutako bi partidak irabazi zituzten, Esteribarko bikoteen kontra. Bigarren mailako infantiletan 15 eta 18 irabazi zuten Xabier Eraso eta Ibai Gilek eta bigarren mailako kadetetan 16 eta 22 irabazi zuten Martin Etxeberria eta Xabier Jaunarenak. Iruñeko Oberenan, lehen mailako alebinetan 18 eta 1 galdu zuten Asier Gil eta Iñaki Saralegik etxeko bikotearen kontra. Lizarran ere galdu egin zuten leitzarrek. Bigarren mailako infantiletan Markel Barriolak eta Mikel Onsalok 18 eta 9 galdu zuten San Miguel elkarteko bikotearen kontra. Burlatan jokatutako lau partidetatik hiru irabaztea lortu zuten Aurrerako pilotariek. Hirugarren mailako alebinetan Iker Sagastibeltzak eta Ibai Azurmendik 7 eta 18 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta Mikel Erasok eta Oinatz Mariezkurrenak 2 eta 18 Paz Zigandako bikoteari. Lehen mailako infantiletan, Anartz Olanok eta Joxerra Aldaregiak 4 eta 18 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari eta lehen mailako alebinetan galdu egin zuten Mikel Sagastibeltzak eta Oier Igartuak 18 eta 5 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra.