Leitzako Aurrerako pilotariek hainbat partida jokatu zituzten joan den asteburuan

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 17a

Espainiako txapelketan ari da Aritz Sagastibeltza

Leitzako Aurrera elkarteko pilotariek zenbait partida jokatu zituzten joan den aste hondarrean. Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, larunbat goizean Amazabal pilotalekuan jokatutako partidetan, hirugarren mailako alebinetan, Aurrerako Mikel Erasok eta Oinatz Mariezkurrenak 18 eta 11 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari. Lehen mailako alebinetan, berriz, Aurrerako Asier Gil eta Iñaki Saralegik 4 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra.

Nafarroako Kirol Jolasetan etxetik kanpo

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, baina etxetik kanpo jokatutako partidetan, Burlatan, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Ander Alduntzinek eta Aimar Gilek 18 eta 16 irabazi zioten Zugarraldeko bikoteari; bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Julen Goikoetxeak eta Lenitz Galartzak 11 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko bikotearen kontra. Uharte-Arakilen, bigarren mailako benjaminetan, Aurrerako Beñat Altzelaik eta Joanes Illarregik 7 eta 18 galdu zuten Aralar Mendiko bikotearen kontra eta Lizarran, bigarren mailako alebinetan, Aurrerako Ander Eskuderok eta Josu Zabaletak 10 eta 18 galdu zuten Lizarrako Ikastolako bikotearen kontra.

Iera Agirre GRAVN txapelketan

GRAVN txapelketan berriz, emakumeeen paleta goma txapelketan, Aurrerako Iera Agirrek eta Urtasun baztandarrak 30 eta 11 irabazi zioten Gipuzkoako bikoteari, Iturramako Lopez pilotalekuan jokatutako partidan.

Aritz Sagastibeltza Espainiako txapelketan

Espainiako esku pilota txapelketan, jubenil mailan, Aritz Sagastibeltza leitzarrak eta Ladis Galartzak 13 eta 22 galdu zuten Errioxako bikotearen kontra ortziralean, baina igandean 22 eta 7 irabazi zioten Madrilgo bikoteari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun