Bigarren mailako eskuz banakako txapelketako saioa jokatu zuen Mikel Olazabal herriko pilotariak apirilaren 5ean, baina ez zuen emaitza onik lortu. Ungaik 22 eta 17 irabazi zion. Oraindik gaztea denez, aukera gehiago eta zorte hobea izango duelakoan, aurrera jarraitu beharko du.