Zubi Berritan obretan ari dira. Lehengo urteko elurteak Gorritira doan bidean, Napoleon bidean hain zuzen, kalteak eragin zituen, nahiko hondatuak utziz. Hala, orain bi harri-lubeta berri egiten ari dira Iturbeltzako parajean. Lanak Joarbe enpresa ari da egiten.
Bestalde, aipatu, herriko mapa eta seinalizazio berriak jarri behar dituztela herrian, pista, bidegurutze eta baserrien izenekin. Kartel hauen esperoan daude eta pintatze lanak egin ondoren jarriko dituzte. Ikasle talde bati eskaini zaio margotzeko lana, Udalari ikasbidairako dirulaguntza eskatu diotelako, eta Udalak lanaren truke —herriko peoiaren laguntzarekin— emanen die lagunt