Xarden etxeak su hartu zuen joan den apirilaren 5 arratsaldean. Etxearen bigarren solairuan piztu zen sua eta eraikinak dituen hiru solairuetako bizilagunak kanpora atera behar izan zituzten sutearen ondorioz. Herriko suhiltzaile bolondresek eta beste herritar askok berehala eskaini zuten laguntza, eta horri esker ordu eta erdiren buruan kontrolpean zuten sutea. Kanpoko suhiltzaileak ere hurbildu ziren nahiz eta ordurako itzalia egon.Edonola ere, kalte material handiak eragin ditu suak etxean.