Emakumeentzat eta 65 urtetik goitikoentzat informatika ikastaroak eginen dira ekainean

TTIPI TTAPA 2008ko apirilaren 15a

25 orduko saioa izanen da

Nafarroako Gobernua, Cederna eta Udalaren elkarlanari esker 65 urtetik goitiko edozeini eta adin horretatik beheitiko emakumeei zuzendutako 25 orduko informatika ikastaroak eginen dira herrian ekainaren lehen bi asteetan. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiatik eta mundu digitaletik kanpo dauden hirugarren adinekoengana eta emakumeen taldeetara iristea omen da ikastaroen helburua. Lekuari, datari, epeei eta beste hainbat baldintzei buruzko bandoa kaleratuko omen du Udalak ondorengo asteetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun