Nahia Barriola izan da aurtengo Nafarroako Haur Kantarien Jaialdiei dagokien azken saioan egondako leitzar bakarra. Martxoaren 16ean Iruñeko Gaiarre antzokian egindako emanaldian, leitzarrak Ahotsari zegokion aipamena eskuratu zuen. Lehengo urteko edizioan ere, Nahia present izan zen eta orduan, Interpretazioan heldutasuna delako aipamena jaso zuen.