Leitzako IKA euskaltegiak antolatuta, igandean, hilak 19, 18:30etik aurrera emanaldi berezi bat eskainiko da Leitzako zinean. Hire Himalaya goiburu izanen duen proiekzioa Alberto Iñurrategik aurkeztuko du eta Felix Iñurrategiren omenez izanen da. Aipatu, orain urte batzuk, Leitzan eskaintzen ziren udako euskara ikastaroetan, Felix lau urtez eskolak ematen aritu zela Leitzako IKAn. Hori dela eta, mendia, abentura eta arriskua ardatz izanen dituen emankizunarekin, Leitzako euskaltegiak eskerrak eman nahi dizkio Felix Iñurrategiri euskararen alde eginiko lan eskergarengatik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!