Iruñeko Eguzki irratiak 25 urte bete berri ditu. Hori dela eta, aurtengoan bere ohiko irrati emankizunez gain, bestelako jaialdi eta kontzertu batzuk antolatuko ditu. Martxoaren 29an, Leitzako Atakabeltz Gaztetxean izan ziren. Era desberdinetako musika estiloak entzun eta gozatzeko abagunea eskaini zuten. Gaztetxean oholtzaratu zirenen artean: Jo Tta Kun-Brigadistak txalaparta taldea, Iparraldeko Mak hip-hop taldea eta Iruñeko Leihotikan izan ziren. Kontzertuek nahikoa erantzun ona izan zuten. Herriko jende ugari gerturatzeaz gain, Eguzki irratikoek Iruñetik autobus bat antolatu zutela aprobetxatuaz, hiriburutik etorritakoak ere ugari izan baitziren.