Apirilaren 5ean jokatu zen Etxauriko harria Txapelketaren bostgarren edizioa, eta txapela herrira etorri zen. Josetxo Urrutia nagusitu zen 136,5 kiloko harriarekin sei jasoaldi egin ondotik. Gainera, epaileak bi jasoaldi ez zizkion onartu. Bigarren sailkatua Urnietako Urtzi Telleria izan zen, eta hirugarrena Unai Bertiz sunbildarra.