Martxoaren 28ko osoko bilkuraren arabera, Udalak Kontseiluarekin euskararen normalkuntza bultzatzeko elkarlanean jarraitzeko konpromisoa adostu du. Udala bat etorriko da Kontseiluak udalen hizkuntza politika egokiak lortzeko abian jarri duen kanpainarekin. Horrela, Udalak bere hizkuntza politikan egon daitezkeen gabeziak konpontzeko nahia erakutsi du.
Kontseiluak, berriz, Udalaren hizkuntza politika nolakoa den zehazteko lehen neurketa bat egitea, herriko ordezkarien hizkuntza politikan eman daitezkeen aldaketez jabetzea eta hasieratik egon daitekeen ebaluazioa aztertzeko bigarren neurketa bat egiteko nahia agerian utzi du.
Horrez gain, aipatu batzarrean 2007-2008. ikasturteko haur-eskolako tarifen onespena eta martxoko eguraldi txarra tarteko Tardoako gaina eta Baztarlako antena lotzen dituen bidearen egoera kezkagarria konpontzeko, epe motzean behar-bezalako eskaera eginen zutela onartu zuten.