Onsaloren beste garaipen bat

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 31

Unai Onsalo pilotariak beste txapel bat jantzi berri du, Euskadiko kluben arteko txapelketakoa, 22-7 irabazita. Partida polita egin zuen hasieratik, ongi jokatuz eta nahiko erraz, gainera. Momentu honetan geldirik dago Biharko Izarren Txapelketan mina hartu baitzuen ukalondoan, nahiz eta partida hura ere irabazi, Kantxo lagunarekin. 15 egun geldirik egon beharko du, baina txapelketan partida asko gelditzen direlako itxaropentsu dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun